Kaixo! Gu Ilargi taldea gara, Haur Hezkuntzako 4.mailako ikasleak, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean; eta azken urte honetan, “Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez” minorra aukeratu dugu.
Gure taldea pixkanaka sortzen joan da; hau da, graduan zehar elkar ezagutu gara eta elkarrekin ondo lan egiten dugula ikusi dugu. Elkar ondo ulertzen gara eta gure lan egiteko modua antzekoa da, gainera, gutako bakoitzaren bertuteak eta gaitasunak elkartuz lan guztiak aurrera eramaten ditugu.
Beraz, webgune honen bidez, ikasturtean zehar taldeka egindako lanak eta hausnarketak partekatu nahi ditugu.
ONGI ETORRI GURE WEBGUNERA!